PRENTSA OHARRA

ESP

 

Argi festibala dagoeneko laugarren ediziora iritsi da. Argazkigintzan zentratua, ARGI, 2013an, Ilunpetan taldearen eskutik, Oñatin jaio zen jaialdia da, bi urtean behin egiten dena. Hasieratik, ARGIren filosofia argazkilaritza Oñatira eta Euskal Herrira hurbiltzea izan da, baita Oñati, Arantzazu eta euskal argazkilaritza estatuko argazkigintzan eta, zergatik ez, nazioartean ere kokatzea. Urtetik urtera jaialdiko programazioa hazi egin da eta edizio honetan bi berrikuntza handi daude. Batetik, Gabriela Cendoya- Bergareche argazkilariaren argazki-bildumaren zati bat ekarriko du jaialdiak, publiko guztiek gozatu ahal izateko. Eta bestetik, Arantzazun, ARGI ARANTZAZU erakusketari lotuta, egoitza artistikoa egin da, ondoren emango ditugu xehetasunak.

Arantzazuko egoitza artistikoa izan da ARGI ARANTZAZUKO berritasun nagusia. Bi artista, Elisa Gallego eta Antonio Guerra, Arantzazun, argazkilaritzaren bidez elkarrizketan jardun dute bi astez, Jon Cazenave argazkilaria eta erakusketako komisarioa lagun dutela. Sormen prozesu horren emaitza erakusketa bat izango da, Gandiaga Topagunean, apirilaren 12an inauguratuko dena. Erakusketa, ekoizpen fasean dagoena, in situ egina dago eta interes handiko sorpresak ditu artea eta Arantzazuko maitaleentzat.
1 (1).jpgItxaronaldi luze honen ondoren, azkenik, ARGI 2019 festibalaren programazioa ofizialki ezagutzera ematen dugu. Edizio hau publiko guztiak erakartzeko sortu da (orokorra, argazki-zaleak edo argazkigintzako profesionalak), jaialdiaren esentzia mantenduz.

Jarraian, apirilaren 5etik maiatzaren 5era ikusgai egongo diren erakusketen xehetasunak emango dizkizuegu, guztiak ere argazkilari euskaldunek egindakoak:

Xabier Atxak (Arrasate), lehen aldiz, “ GU” proiektua aurkeztuko du, Berdura Plazako paretak erabiliz. Kaleko artearen estilorik garbienean, Atxak papera eta kola erabiliko ditu bere lana (hain esperotako lana) ezagutzera emateko: “(…) atzealdean sehaska-kanta bat negarrez, ezerezaren zatiei buruzko ekografia.”

unnamed (1).jpgAitziber Orkolagak (Donostia) harritu egingo gaitu “Plaketak” izeneko lanarekin, paisaia eta memoria uztartuko ditu alderantzikatutako argazkigintzaren ikuspegitik: ” Nola eraiki gure oinak helduko dituen lurra?”. Foruen enparantzan egongo da ikusgai, formatu handian.

aitziberorkolaga-plaketak-4.jpg

Mendi Urruzunok (Orereta), “Barrubaso” n, teknika eta formatuak konbinatuz bere aitaren gaixotasuna lantzen du, barru- barrukoa den unibertso poetiko batera hurbiltzeko: “Baso elurtu bat, oinutsik zeharkatu dezadan oihu egiten didana”.

mendi-barrubaso-dscf4379.jpg

Nagore Legarreta (Hernani) Oñatira itzuliko da “Ibaia ez da toki bat: Odra” ibaiarena den ikuspegia emateko. 2018ko udan, Wroclawen (Polonia), sortu zituen irudi hauek: “Metalezko latak erabiliz eraikitako kamera estenopeikoak ipintzen aritu naiz, etxean, Urumea ibaian egin nuen bezala”. Emaitza Oñatiko plazan egongo da ikusgai.

odra-13.jpg

Oso urrutitik etorritako eta orain Oñatin bizi diren errefuxiatu talde batek “Beste begirada bat” emango digute. Lan honen bidez, Oñatiko herria beraien begien bidez ikusi ahal izango dugu, begi berriekin, erakusketa batean, musikarekin eta denontzako mokaduekin inauguratuko den erakusketa batean.
larrac3b1a-zentroa-25.jpgHerriko erakusleihoetan ARGIZAIOLA lehiaketako argazki saridunak ikusteko aukera izango dugu, Euskadiko argazkilaritza amateurren lehiaketa nagusienetakoa.

premio-2017-asier-garagarza_la-espera.jpg

Beste era batera ezin zitekeen izan, eta edizio honetan “Ispiluak“, festibaleko klasiko bilakatu dena, izango dugu ikusgai. Garai bateko argazkiak ikusi ahal izango ditugu, gaur, leku beretik behatuta. Erakusketa hau apirilaren 6an inauguratuko da, egun bat geroago.

elz000588-neg-20-023_sepia.jpg

Horrez gain, jarduera paraleloak egingo dira argazki-kultura sustatzeko eta topaketa sustatzeko:

ARGI festibaleko ekitaldi klasiko bat Bookjockey-a da, argazki-liburuak erakusteko eta gozatzeko formatu esperimentala, oraingo honetan Daniel G. Valerok gidatuta, publiko guztientzat zuzendutakoa izango dena.

BOOKJOCKEY. Daniel G. Valero.jpg

Gabriela Cendoya- Bergareche argazkilariaren argazki-liburuen aukeraketa bat ere izango dugu, eta fenomeno honen inguruan ezagutza zabala partekatuko du: “Edizio bereziak, formatu partikularrak, eskuz egindako liburuak, oraintsuko argitalpenak, egile ezagunak eta ezezagunagoak diren beste batzuk …”.

GABRIELA CENDOYA-BERGARECHE.jpeg

Azkenik, zine saio oso berezia izango dugu, Joana Biarnés Espainiako fotokazetaritzako aitzindaria ardatz hartuko duena. Jordi Rovirak eta Oscar Morenok zuzendutako “una entre Tots” dokumentala da.

ZINEKLUBA. “Una entre tots”, JOANA BIARNÉS.jpg

Nagore Legarretaren “Akatsaren poetika” argazkilaritza tailerreko helburua argazki lanak aktibatzea da, gure zurruntasunak hautsi eta esateko dugunarekin konektatuz. Oraindik badaude plazak eta hemen eman daiteke izena.

AKATSAREN POETIKA. Argazki lanak aktibatzeko lantegia.jpg

ARGI festibala egiten dugunok, publiko guztiei zuzendutako programazio osatua eskaintzeko lan egin dugu. Horrela, gure konpromisoari eusten diogu argazkigintza garaikidearen sorkuntza eta zabalkundea sustatuz, eta, aldi berean, ikusizko kulturatik pentsamendu kritikoa indartuz, oraingo honetan, irudiak hitza hartu baitu.

Eskuratu hemen pdf formatuan