OINARRIAK

ARGI ARANTZAZU DEIALDIAREN OINARRIAK

EPEZ KANPO. DEIALDIA ITXITA DAGO

 

ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak ARGI ARANTZAZU deialdia aurkezten dute. Deialdiaren helburua da argazkigintzako lan bat aukeratzea apirilaren 28tik maiatzaren 28ra arte, ARGI 2017 festibalak irauten duen bitartean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean bakarka erakusteko.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdian adinez nagusi den edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, betiere proposamena egoki beteta bidaltzen badu, euskaraz edo gazteleraz.

Proposamena edizio honetan planteatutako gaiaren gainekoa izan behar da: ESPIRITUALTASUNA eta NATURA. Gaia modu librean eta subjektiboan landu daiteke.

Lanak banaka zein taldeka onartu ahal izango dira.

Deialdi honetan proiektu bat baino gehiago bidaliz gero, formulario bat bete beharko da proposatutako lan bakoitzeko.

Izen ematea doakoa izango da.

 

SARIA

ARGI festibala eta Arantzazu Gaur Fundazioa arduratuko dira aukeratuko lanaren erakusketa indibiduala egiteaz, eta horretarako gehienez 2.000 euro edukiko dute aurrekontu gisa. Zenbateko hori gaindituz gero, aparteko gastuak egilearen edo taldearen kontura izango dira.

Aretoko erakusketarako proposamena egilearen edo taldearen eta Jon Cazenave eta Lurdes R. Basolí erakusketaren komisarioen artean diseinatuko da.

Aukeratutako egileak edo taldeak* hitz ematen du inaugurazio egunean eta erakusketa muntatzeko aurretiko egunetan aretoan egongo dela.

Festibala arduratuko da parte hartzaileei ostatu emateaz. Goiko Bentan hartuko dute ostatu, Arantzazuko basilika eraiki zen bitartean Jorge Oteiza han egon baitzen. Antolatzaileek egilearen edo taldearen joan-etorrien gastuak ordainduko dituzte, 100 euroko kopururaino. Bidaiaren kostuak zenbateko hori gaindituko balu, aldea egileak edo taldeak* ordaindu beharko du.

* Aukeratutako lana talde batena bada, talde horren ordezkariaren ostatua eta joan-etorria baino ez du finantzatuko festibalak. Ordezkaria taldeak berak aukeratuko du.

 

EGUNAK

Proiektuak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 21ean hasi, eta 207ko martxoaren 21ean bukatuko da, 23:59an (CET ordua, Espainiako ordu penintsularra). Ordu hori baino geroago lanik aurkezten bada, ez da onartuko.

Erakusketa apirilaren 28an inauguratuko da eta 2017ko maiatzaren 28an bukatuko da.

 

EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

2017ko martxoaren 23an epaimahaia elkartuko da eta ebazpena 207ko martxoaren 27an iragarriko du publikoki. Aukeratutako hautagaiei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie.

Proiektuak ebaluatzeko, kontuan hartuko da haien kalitatea eta planteatutako gaiarekin bat datozen: ESPIRITUALTASUNA eta NATURA.

Epaimahaiak kontuan hartuko du aurkeztutako proiektuen kalitate artistikoa, proposatutako gaiarekiko leialtasuna eta aretoaren erakusketa parametroetan bideragarri diren ala ez.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

EPAIMAHAIA

Juan Biain (Arantzazu Gaur Fundazioko Kudeaketa arduraduna)

Itziar Bastarrika (argazkilaria eta ARGI Festibalaren zuzendari artistikoa)

Jon Cazenave (argazkilaria eta ARGI ARANTZAZU 2017aren komisarioa)

Lurdes R. Basolí (argazkilaria eta ARGI ARANTZAZU 2017aren komisarioa)

 

MATERIALA

Hautagaitza bat aurkezteko, izena emateko formularioa bete beharko da:

  • Izena emateko fitxa; deialdiaren baldintzak irakurri eta onartzen direla adierazi beharko da
  • Proiektuaren memoria (300 hitz gehienez).
  • Biografia (ibilbidea/erakusketak/argitalpenak, 300 hitz gehienez, euskaraz edo gaztelaniaz).
  • Gehienez ere proiektu bereko 15 irudi *, JPG formatuan, 1920 pixelekoa alde handienean eta 72ppp-ko bereizmenekoa. Argazkiak eskema honen arabera izendatu beharko dira: IzenaAbizena-izenburua-zenbakia.jpg”, non “IzenaAbizena” egilearena edo taldearen izen generikoa izango baita, “izenburua” proposatutako proiektuarena, eta “zenbakia” argazkia bakoitzak serie barruan eta proposatutako hurrenkeran daukan lekuarena. Adib.: “AmaiaSanchez-Laberintos-01”; “AmaiaSanchez-Laberintos-02”; etab.
  • *Irudiak bidaltzeko, Drive, Dropbox edo Wetransfer bidez deskargatzeko esteka bat erabiliko da.

Deialdi honetan proiektu bat baino gehiago bidaliz gero, formulario bat bete beharko da proposatutako lan bakoitzeko.

Deialdia ixten den egunean baldintza guztiak betetzen dituzten hautagaitza guztiak baino ez dira onartuko eta epaimahaiaren ebazpenaren menpe jarriko.

 

AUKERATUTAKO PROIEKTUEN PRODUKZIOA

Aukeratutako egileak edo taldeak ARGI ARANTZAZUko komisario diren Lurdes R. Basoli eta Jon Cazenaverekin elkarlanean aritu beharko du erakusketaren proposamena diseinatzen.

Lana behar bezala argitaratu eta produzitzeko, egileak edo taldearen arduradunak kontratu bat izenpetu beharko du antolatzaileekin, eta hitz eman beharko du adostutako epeetan beharrezko fitxategiak emango dituela.

Obra edo obraren zati bat aurretik produzituta egongo balitz, antolatzaileek garraio kostuaren 2.000 euro hartuko dute bere gain, kopuru hori baita erakusketaren produkziora bideratuko den dirua.

 

BALDINTZAK

Egilea edo taldea izango da obraren eta obraren ondoriozko eskubideen jabea. Festibalak agintzen du erakusketaren berri emateko baino ez den materiala zabalduko duela, esku-orrietan, karteletan, sare sozialetan eta lotutako bestelako offline eta online euskarrietan.

Erakusketa amaitu eta gero, antolatzaileek pieza bat aukeratuko dute ARGI Festibalaren bildumarako, eta gainerako lanak egileari edo taldeari bueltatuko dizkiote. Festibalak jada 5 lan eskuratu ditu, orain arte egindako hiru edizioetan. Obrak entregatzeko garraio gastuak egilearen edo taldearen kontura izango dira.

Egileak edo taldeak egiaztatzen edo ziurtatzen dute aurkeztutako obrak originalak direla eta ez dutela inola ere hausten Jabego Intelektualari buruz Espainian indarrean dagoen Legeak ezartzen duena, eta ez direla inola ere babestutako beste lan batzuen faltsifikazioak.

Lehiaketan aurkeztu diren lanetan hirugarren pertsonak edo beste artista batzuen lanak agertzen badira, egileak edo taldeak bermatzen du hirugarren pertsona horiek edo artista horiek baimena eman dutela beren irudia edo beren lana agertzeko edo erreproduzitzeko.

Deialdi honetan parte hartuz, egileak edo taldeak baimena ematen du batzorde antolatzaileak aukeratutako edozein irudi proiektuaren sustapenerako erabiltzeko.

 

GARRANTZITSUA

Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek erabat onartzen direla.

Edozein informazio osagarritarako, idatzi argiarantzazu@argifestibala.eus helbidera.