LIGHTPAINTING

 

Aurtengo tailerra Lightpainting izango da eta Ilunpetan Argazki Taldeko kideak izango gara ekimen hau dinamizatuko dugunak.

Lightpainting argiarekin margotzea da. Argazkiaren oinarrizko kontzeptua eta jolasa uztartzen dituen teknika. Etxeko txikienek zein nagusienek tarte batean ondo pasatzeko aukera ematen duen aitzakia.

15 lagunentzako lekua dago gehienez, beraz, izena eman nahi baduzu idatzi helbide honetara: ilunpetan@gmail.com

 

Gaztelekuko Kuboan. Maiatzaren 12an, 22.30etan