ISPILUAK

 

Argazkia: @ OAA00036

Guztiontzat doa etengabe denbora aurrera. Gutako bakoitzak bizitzea tokatzen zaion garaia ikusi eta bizitzen du, eta zorionez, argazkiek bizi edo ikusi ez dugun garaira bidaiatzen laguntzen gaituzte.

Oñatiko udal artxiboari eta Ilunpetan Argazki Taldeari esker denboran zeharreko bidaia hori egin ahal izango dugu, eta Oñatiko garai ezberdinetako bi aurpegiak ikusi ahal izango ditugu erakusketa honetan.

Sancti Spiritun jarriko diren argazkiak aintzinaroa eta gaur eguna konparatuko dituzte. Oñatiko kalean jarriko direnak ordea, aintzinakoak izango dira soilik, konparaketa norberak bere begiekin egitea ahalbidetuz.

Sancti Spiritu Unibertsitatean maiatzaren 2tik 14ra

Gerardo Elortzarekin bisita gidatua egingo da maiatzaren 6an goizeko 11tan Sancti Spiritu Unibertsitatean