IBAIA EZ DA LEKU BAT: ODRA. Nagore Legarreta

ARGI FESTIBALA 2019 NAGORE LEGARRETA

2018ko udan, Poloniako Wroclaw hirian sortu ziren irudi hauek, Etxepare eta Air Wro erakundeek koordinatutako beka artistikoari esker. Nagore Legarreta argazkilariak etxean, Urumea ibaian egindako argazki lanari jarraipena eman zion Odra ibaian, non kamara bihurtutako ontzi zilindrikoak ibaiaren ur azalean jarri zituen, ibaiari kamara eskura jarri eta ibaiak nola ikusten gaituen, galdera horri erantzun nahian.

´´Odra ibaiarekin harremandu nahi nuke, benetan denagatik: izaki bizidun bat, Wroclaw hiriaren egunerokoaren, gerraren, uholdeen eta berritzearen testigu isila. Odra ibaiak begiak dituela pentsatu nahi nuke eta bertan, ur azalean, kamerak jarri eta galdetu hiria nola ikusten duen. Horretarako ibaiaren ur azalean metalezko ontziekin egindako kamerak jarri ditut, etxean egin dudan bezala, Urumea ibaian.

Proiektu honetan lehen aldiz esperimentatu dut kolorezko paper analogikoarekin. Eguzki argi naturalaren ñabardurak ezagutu nahi nituen, zeintzuk diren bere ezaugarriak Wroclaw-en udako hilabeteetan, ezagutu zein den bere aldartea kolorezko paper analogikoarekin kontaktuan sartzen denean, ikusi nola erreakzionatzen duen¨.

Proiektua 2018ko irailan aurkeztu zen Polonian, Wroclaw, Hiria eta Kultura europar konferentziaren testuinguruan, Akant izeneko utzitako aroztegi batean. Erakusketarekin batean tailer bat eman zuen ontzi estenopeikoak eraiki eta hiritarrei Odra ibaia erretratatu zezaten eskatuz. Odra ibaiaren inguruan bizi izan dituzten esperientziak ere jaso ziren.

 

Argazki lana laguntzeko egin zen bideoa:

https://vimeo.com/234568749

 

 

 

Las imágenes surgieron en la ciudad polaca de Wroclaw, el verano de 2018, gracias a la beca artística coordinada por Etxepare y Air Wro. La fotógrafa Nagore Legarreta dio continuidad a su trabajo fotográfico realizado en casa, sobre el río Urumea, en el río Odra, donde los recipientes cilíndricos convertidos en cámara fueron colocados en la superficie del río, con el objetivo de poner a disposición del río la cámara y para dar respuesta a esta pregunta, de cuál es la visión del río.

Me gustaría referirme al río Odra por lo que es: un ser vivo que ha sido un testigo paciente del desarrollo de la ciudad de Wroclaw, de su día a día, la guerra, las inundaciones y su renacimiento. Me gustaría dar a Odra el don de la visión y ayudar al río a fotografiar la ciudad. He estado colocando cámaras estenopeicas construidas a partir de latas de metal en la superficie del agua, tal como lo hice en casa, con el río Urumea.

Para este proyecto, por primera vez he experimentado con papel analógico en color en mis latas. Quería explorar los matices de la luz solar natural, cuáles son sus cualidades en Wroclaw durante el verano y cómo reacciona cuando entra en contacto directo con la superficie del papel analógico, cuál es su estado de ánimo.

El proyecto se presentó en septiembre de 2018 en Polonia, en el contexto de la conferencia de Wroclaw, Ciudad y Cultura, en una carpintería cedida, llamada Akant. Junto con la exposición, ofreció un taller para construir recipientes estenopéticos y instar a los ciudadanos a retratar el río Odra. También se recogieron las experiencias vividas en torno al río Odra.

Video realizado para acompañar el trabajo fotográfico:

https://vimeo.com/234568749

 

 

 

APIRILAREN 5etik MAIATZAREN 5era. OÑATIKO PLAZAN.

Del 5 de ABRIL al 5 de MAYO. En la PLAZA de OÑATI.