HYSTERON 3.0

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren Hysteron lana aurreko edizioan primizian izan genuen ikusgai. Argazki erakusketa zena, argazki liburu bihurtu zuen eta oso formatu berezian aurkeztuko du. Argazkiak proiektatzeaz gain, poesia eta bestelako testuen irakurketa, dantza eta musika uztartzen dituen ikusentzunezko aurkezpen berezi batekin dator guregana.


HYSTERON emanaldia, emakumeen gorputzak abiapuntutzat dituen Nagore Legarretaren Hysteron argazki lanetik sortutako proiektua da. Bertan, beste sortzaile batzuek egindako ekarpenekin sortutako proiektuaren emanaldia ikusi ahal izango duzue: musika, argazkiak, gorputz adierazpena eta testu errezitaldia uztartzen dituena. Emanaldia debalde izango da. Bertan parte hartzen dute: Mariano Hurtado, Aida Torres, Danele Sarriugarte, Beñat Iturrioz, Txaro Untzilla, Gorka Setién eta Nagore Legarreta berak.

 

Aurkezpen bideoa ikusteko:

https://www.youtube.com/watch?v=Je1V0KetB9w&feature=youtu.be&app=desktop

 

Antixena Gaztetxean. Maiatzaren 14an, 18.30etan