ERIKA GOYARROLA

HITZALDI IREKIA ERIKA GOYARROLAREKIN.

Eltzia Topagunean, Oñatin.

Martxoaren 23an eguerdiko 12etan.

 

argi festibala 2019 erika goyarrola

Larunbat honetan, martxoak 23, eguerdiko 12:00etan, Eltziako topagunean (Oñati), Érika Goyarrola komisario eta ikertzaileak bigarren hitzaldi irekia emango du: “Irudi fotografikoa eta maitasunak.”

Bereiztutako lau eremuren bidez – Familia-albuma, norberaren gorputza, paisaiaren eta keinuaren subjektibizazioa –, argazkigintzak dituen emozioak adierazteko eta transmititzeko gaitasuna aztertuko da.

Érika Goyarrola (Bilbo, 1984) ikertzailea eta komisarioa da. Artearen Historian doktore da Pompeu Fabra Unibertsitatean (2016). Komisariatu dituen erakusketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: CaixaForumen Bartzelonan, Sevillan eta Zaragozan, ‘Poéticas de la emoción’ (2018 – 2019), Baffest jaialdiaren II. edizioa, ‘ Revelar/rebelarse’ izenburuarekin (2017), ‘De la forme à la émotion ‘Parisko Centquatre aretoan (2016), ‘alt-architecture’ CaixaForum Bartzelonan (2016), eta ‘1+1=12. Encuentros de Fotografía Contemporánea’ erakusketa-zikloa, Institut français de Madrid (2014). Aldizkari espezializatuetan idazten du, Universitat Oberta de Catalunyako (OUC) Arte Graduko tutorea eta arte eta argazkilaritza eskoletako irakaslea, IED Madrid eta CFC Bilbao, besteak beste. Jeu de Paume (Paris) museoarekin elkarlanean aritu da, Kultura Ministerioaren beka bati esker (2016-2017), Carlos Arroyo Arquitectos (Madril) estudioarekin eta Contact Press Images (NY) -ekin.