ELI GARMENDIA “El bosque dormido”

 

El Bosque Dormido (Lokartutako Basoa), egoera mental eta fisikoa da, jatorrira itzultzea, kanpokoa basatiegia denean babesteko lekua.

Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako Basoan gorputza eta basoa dira elkarketa horren oinarrizko partikulak. Lurra da bien arteko tunel grabitazionala, beraien konexioa, lotura.

Lokartutako Basoa begiradan ekartzea, aldaezinera heltzea da.

 

BIO

Eli Garmendia, Tolosa, Gipuzkoa 1984

Argazkigintza eta Sormen Digitaleko ikasketak burutu zituen Terrassako CITM-UPCen (Bartzelona, 2002). Bere ikasketak, besteak beste, Antoine dÁgata eta David Jiménez argazkilariekin osatu zituen. Argazkigintza dokumentala behaketa autobiografikorako tresna bezela erabiltzen ikasi zuen. Puntu horretatik, begirada abstraktuago batera egin du bilakaera.

Nortasuna, gorputza, natura, kosmologia eta musika bezelako gaiek sortzen dute bere interesa.

Gaur egun, Bartzelona bizi da eta bertan egiten du lan Freelance moduan enkarguak eta bere proiektu pertsonalak tartekatuz.

 

http://www.eligarmendia.com