EKAITZ ZILARMENDI “Sistemak”

 

Abiapuntua eta helmuga.

Tartean mugimendua, etengabeko lekualdaketa.

Bakoitzak bere abiapuntua eta bakoitzak bere helmuga.

Eta sarritan helmuga da abiapuntua.

Helmuga onartzea, hori da abiapuntua.

Abiapuntua onartzea, hori ere bada helmuga.

Onarpena; abiapuntua helmuga bihurtzen duen etengabeko mugimendua.

 

Horixe da SISTEMAK:

mugimenduan dauden abiapuntuak helmuga bilakatzeko, norbanakoak egindako onarpen dantza.

Erritua.

BIO

Ekaitz Filarmendi Urrutia (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1979) argazkilaria da. Donostiako IVASFOT argazkilaritza eskolan egin zituen argazkilaritza profesionaleko ikasketak. Argazkilari profesional gisa, hainbat esparrutan lanean dihardu egun. Azken urteotan, batez ere, publizitate agentzietarako zein komunikabidetarako egin du lan.

 

Jaioterrian errotutako ohitura batean fokatu du begirada, urte luzez ondutako lan honetarako: kintoen erritual iniziatikoan. Erritual iniziatiko horretan, adinez nagusitu berri diren herritarrek herriaren aurrean egiten dute dantza euren burua herrikideei aurkezteko. Desafio bat da: bizitzan aurre egin beharreko beste desafioetako bat.

 

http://ekaitzfilarmendi.com