EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Juan Biain, Itziar Bastarrika, Jon Cazenave eta Lurdes R. Basolí-k osatutako epaimahaiak, aho batez erabaki du, ARGI Arantzazu deialdiaren saria ondorengo lanari ematea:

Patricia Bofill-en “Mirar más allá de la forma”.

Epaimahaiak kontuan izan ditu proposatutako gaiarekiko eta egindako lanaren arteko koherentzia sakona eta Arantzazuren testuinguru kultural eta naturalarekiko duen lotura.

Patricia Bofill-ek denboran eraikitzen ari den epe luzerako proiektu bezala ulertzen du bere lana. Argazkigintzaren natura bereziki anbiguo, opaku eta saiheskorraren inguruan ardazten den proiektua da. Argazkien irudikapen-boterea eta errealarekin mantentzen duen erlazio hauskorra, prekarioa.

Patricia Bofill

Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta hamarkada bat baino gehiagoan dihardu egile-argazkilaritza lanetan. 2000. urtean sorkuntza grafikoko bere estudioa kofundatu zuen eta argazkigintzako bere lanarekin uztartzen duen jarduera da.

Erakusketa apirilaren 28tik maiatzaren 28ra arte izango da, Arantzazuko Gandiaga aretoan, ARGI 2017 festibalak irauten duen bitartean.

Horrez gain, jasotako proposamenen kalitate altua dela eta, egoki ikusi da hurrengo bi egileei buruzko aipamen berezia ematea:

Juan Millás – “A grove of trees from a point of view”

Juan Millás

Antonio Guerra – “Ver de Acción”

Antonio Guerra