ARGI ARANTZAZU

DEIALDIA ITXITA

ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak ARGI ARANTZAZU deialdia aurkezten dute. Deialdiaren helburua da argazkigintzako lan bat aukeratzea apirilaren 28tik maiatzaren 28ra arte, ARGI 2017 festibalak irauten duen bitartean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean bakarka erakusteko.

ARGI festibala, Ilunpetan Argazki Taldeak Oñatin, Gipuzkoan, bi urtez behin antolatzen duen argazkigintza festibala da. Festibalak argazkigintza garaikidea zabaltzea du helburu eta hirugarren edizio honetan eskainiko duen jardueren programa zabalaren barruan nabarmentzen da, ARGI ARANTZAZUko lehenengo deialdi hau.

TESTUINGURUA

Gandiaga Espazioa, Aizkorri- Aratz mendilerroaren oinetan eta Euskadiko bihotzean kokatuta dagoena, XX. mendeko abangoardiako euskal artearen lan gorenetako baten ondoan kokatuta dago, Arantzazuko basilika.

Mendi, amildegi eta haitzuloez inguratuta, Arantzazu, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida edo Francisco Javier Saenz de Oiza-ren altuerako artistek sortu zuten; arte erlijiosoaren ikuskeran, multzo arkitektoniko eta eskultural iraultzailea garatuz, honela, arte sakratua leku ireki eta harrera pluraleko espazio bihurtuz.

Arantzazu, naturak, kulturak eta espiritualtasunak bat egiten duten erreferentziazko tokian bihurtu da, sorkuntza artistiko eta pentsamenduzkoen iturri izanez, historian zehar hasita gaur egunera arte.

GAIA

Natura eta Espiritualtasuna.

SARIA

Deialdi honen saria, 2017ko ARGI festibaleko egitarau ofizialaren barruan eta Arantzazuko Gandiaga Espazioan, apirilaren 28tik maiatzaren 28ra erakutsiko den erakusketa indibidual bat izango da. Antolakuntzako kideak arduratuko dira erakusketaren ekoizpenaz, zein komunikabideetan eta sare sozialetan egingo den zabalkundeaz ere.

Egilea edo aukeratutako taldea, lanaren muntaketara eta erakusketaren inauguraziora, Arantzazura* gonbidatuko da, bertara egindako bidaia eta ostatua barne hartuz.

Muntaketa eta inaugurazioko egunetan zehar, egileak edo saritutako taldeak, Goiko-Benta etxean hartuko du ostatu, Jorge Oteiza artistak basilikaren eraikuntzan zehar izandako bizileku berean. Baserri honek euskal abangoardia kulturalaren nukleo soziala hartu zuen bere baitan, hala nola, literatur munduko, musika arloko eta gainerako diziplina artistikoetako pertsonaia famatuei hitzordua emanez.

* ikus oinarriak

NORI DAGO ZUZENDUTA

18 urtez gorako egile guztiei edota argazkilaritza eremuan diharduten taldeei, argazkilaritza bere zentzurik zabalenean ulertuta.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute:

Itziar Bastarrika Madinabeitia

1983, Oñati (Gipuzkoa)

Gizarte Hezkuntzan diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Donostiako IVASFOT eskolan argazkigintza ikasi zuen eta 2012tik bere lana ikus-entzunezkoen munduarekin eta argazkigintzaren eta bideoaren eremuko irakaskuntzarekin uztartzen du. 2013an Ilunpetan argazki taldearekin batera ARGI festibala sortu zuen, bere hiru edizioetan zuzendu duen ekitaldia hain zuzen.

Juan Biain Ugarte

1977, Oñati (Gipuzkoa)

Arkitekturan lizentziaduna da ETSAUN-en, 2002an. 2001etik 2010era ah asociados estudioan elkarlanean aritu da arkitekto gisara eta “Arantzazuren Berriztatzea” bezalako proiektu garrantzitsuen errealizazioan parte hartu du. 2012an DEA lortu zuen “Arantzazuko eraikuntza prozesua (1834-2010en)” lana aurkeztuz. 2012tik Arantzazu Gaur Fundazioaren kudeaketaren arduraduna da, Arantzazuko berriztatze prozesua ikuspegi orokor eta etorkizuneko batez bultzatzea, dinamizatzea, kudeatzea eta koordinatzea helburu dituena.

Lurdes R. Basolí

1981, Barcelona

Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Ramon Llull Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Fotoperiodismoan graduondokoa duena. Nazio mailako eta nazioarteko erakusketak egin ditu, bekak eta aitortza handiko sariak jaso ditu eta nazioartean ere argitaratu duena. 2014an sartu zen XIX.mendetik XXI.mendera bitarteko Argazkilari Espainiarren Hiztegian. 2016ko PhotoEspaña festibalean Danube Revisited: The Inge Morath Truck Project erakusketa izan du, Telefónica Fundazioan, zuzendarikide izan den proiektua. Gaur egun enkarguz eskatutako lanak, irakaskuntzarekin eta bere proiektu pertsonalekin uztartzen ditu.

Jon Cazenave

1978, Donostia-San Sebastián

Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, 2007tik Galerna izeneko ikerketa- proiektu fotografikoan lan egiten du. Les Rencontres d’Arles (Frantzia), Noorderlicht-en (Holandan) edo Photoespaña (Espainian) bezalako nazioarteko jaialdietan parte hartu du eta bere lana aitortua izan da La Caixa FotoPres, Tokyo International Photography Award, PDN Student Award edo Descubrimientos Photoespaña bezalako lehiaketetan. 2016an aukeratua izan zen Donostia 2016 Kulturako Europako Hiriburuko ordezkari bezala,on European Eyes on Japan programaren 18. edizioan parte hartzeko.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu aurkeztutako proiektuen kalitate artistikoa, proposatutako gaiarekiko fideltasuna eta aretoaren erakusketa parametroen barruan duen bideragarritasuna.

DEIALDIAREN EPEAK

Proiektuak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 21ean hasi, eta 2017ko martxoaren 21ean bukatuko da, 23:59an (CET ordua)

Epaimahaia 2017ko martxoaren 23an elkartuko da, eta 2017ko martxoaren 27an jakinaraziko da ebazpena.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldia 2017ko apirilaren 28an izango da. Eta maiatzaren 28ra arte egongo da erakusgai.

GALDERAK

Galderarik izanez gero idatzi helbide honetara: argiarantzazu@argifestibala.eus

 

IKUS OINARRIAK