BOOKJOCKEY. Daniel G. Valero

BookJockey-a argazki-liburuak erakusteko eta berauetaz gozatzeko modu berria da. DJ saio batean bezala, BookJockey-ak, argazki-liburuak nahastu eta gurutzatuko ditu istorio bat sortzeko, eta ikus-entzuleei modu desberdin batean liburuak ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten die.

BookJockey-ko saio esperimental honetan, Daniel G.Valerok bere azken lanetako bat aurkeztuko digu, “Con V de Bergara”, bere herriaren erraietaranzko bide desberdin honetan eragin zioten argazki-liburu haiekin irudiak dantzaraziz.

BookJockey es una nueva forma de mostrar y disfrutar de los fotolibros. Como en una sesión de DJ el BookJockey mezcla y entrelaza libros de fotografía para crear una historia invitando al público a descubrir y disfrutar de ellos de una forma diferente. 

Durante esta sesión experimental de BookJockey, Daniel G.Valero nos presentará uno de sus últimos trabajos, “Con V de Bergara”, haciendo bailar las imágenes con aquellos fotolibros que le influenciaron en este camino diferente hacia las entrañas de su pueblo. 

 

Oñatiko udaletxeko arkupean, apirilaren 13an 22.00etan.

En el pórtico del ayuntamiento de Oñati, el 13 de abril a las 22.00 h.