BERNAT ALBERDI

 

ARGI festibalerako bereziki prestatutako erakusketa da hau. Antixena parkean zehar eta Gaztetxe barruan egongo da ikusgai Bernat Alberdiren lana.

Bernatek erakusketa honen bitartez hausnarketa batera garamatza; gure sustraiak, gure izaera eta gure kultura zer diren. Nola eraiki den eta etorkizunean zer izango den. Oñatin bizi diren askotariko kulturetako pertsonak azaleratzeko asmoa dauka proposamen honek: zortzi bizipen, zortzi pertsona, zortzi erretratu. Kanpotik datorren jendeari ateak ixteko joera dagoen garai honetan, kultura desberdinen artean dagoen elkarrizketaren aberastasuna du berbagai.

Antixena parkean eta Gaztetxean. Maiatzaren 1etik 14ra