ARGI Arantzazu.

PATRICIA BOFILL

 

 

MIRAR MÁS ALLÁ DE LA FORMA

ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak Patricia Bofill argazkilariaren Mirar más alla de la forma erakusketa antolatu dute. Lan hau, lehen ARGI Arantzazu deialdi irekian, “Naturaltasuna eta espiritualitatea” gaia jarraituz aurkeztu ziren 182 argazkilarien artean epaimahaiak aukeratutako lana izan zen.

Mirar más allá de la forma-k ez du bilatzen, dokumentatzea, irudikatzea, ezta ezeren inguruko ebidentzia izatea ere. Interesa irudiak ordezkatzen duen munduan dago eta gogoratzeko, iradokitzeko edo zirrara sortzeko bere ikus ahalmenean. Esanahi irekiko mundu bat, ikusten denaren inguruko ziurtasunik gabekoa. Natura argazkigintza anbiguo, opaku eta itzurkor bat, non errealarekiko erlazioa hauskor eta prekario erakusten zaigun.

Patricia Bofillen testua, erakusketaren egilea

ARGI festibalaren 3.en edizioari hasiera emanez, apirilaren 28tik aurrera Arantzazuko Gandiaga Topgunean ikusgarri egongo da erakusketako komisario diren Lurdes R. Basolí eta Jon Cazenave egilearekin elkarlanean sortu duten erakusketa proposamena.

Lehen begiratu batean Patricia Bofillen argazkilaritzak bere forma minimo eta doiarengatik, soila dela irudi balezake ere, sekretu konplexu eta sakon bat ezkutatzen du. Bere mezua hauteman eta argitzeko ikusleak jarrera arretatsu, paziente eta norbere baitan biltzekoa hartu behar du. Testuinguruak, Arantzazuk eskaintzen duen esperientzia natural eta espiritualaren luzapena bilakatzen den obra honetara gerturapen ixil bat egiteko, gonbitea luzatzen digu.

Lurdes R. Basolí eta Jon Cazenave, erakusketako komisarioak

Patricia Bofill Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Hamarkada bat baino gehiagoan dihardu egile-argazkilaritza lanetan eta sorkuntza grafikoko lanarekin uztartzen duen jarduera da.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Apirilaren 28tik maiatzaren 28ra.

Inaugurazioa apirilaren 28an, 19etan.

Erakusketa ikusteko ordutegia: ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan 11.00 – 14.00 / 16.30 – 19.30