ARGI ARANTZAZU 2019

DEIALDIA ITXITA

 

ARGI ARANTZAZU 2019. Deialdi irekia

ARGI Festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak ARGI ARANTZAZU 2019: egonaldi artistikoa eta erakusketa deialdia aurkezten dute. Deialdiaren helburua argazkigintzako bi lan aukeratzea da, ARGI 2019 festibalak irauten duen bitartean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean binakako erakusketa batean erakusteko.

ARGI, Ilunpetan Argazki Taldeak bi urterik behin antolatzen duen argazkilaritza festibala da, eta 2019an Oñatin, Gipuzkoan, gauzatuko da. Festibalak argazkigintza garaikidea zabaltzea du helburu eta laugarren edizio honetan egitarau zabala izango da ikusgai. Guztien artean nabarmentzekoa den jardueretako bat ARGI ARANTZAZU 2019 bigarren deialdia izango da.

Deialdi honen xedea, 2019ko apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo den erakusketa bikoitz batekin sarituko diren bi egile hautatzea izango da. Antolakuntzak bere gain hartuko du erakusketaren ekoizpenaren ardura, eta hedabideetan eta sare sozialetan zabaltzeaz arduratuko da.

Edizio honetako berritasun nagusi gisa, deialdiaren komisarioak diren Lurdes R. Basoli eta Jon Cazenaverekin batera, bi astez erakusketaren kontzeptualizazioa landu ahal izateko antolatzaileek deialdia egonaldi artistiko batekin osatzea erabaki dute. Horrez gain, hautatutako pertsonek bi lan-saio izango dituzte Juan Pablo Huércanos (Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendariordea) eta Érika Goyarrola (artearen historialaria eta komisario independentea)-rekin. Egoitza artistikoa publikoari irekia izango den egileen hitzaldi batekin amaituko da, esperientzia partekatzeko helburuarekin.

Proposamen honek ARGI ARANTZAZU proiektu osoago batean bilakatu nahi du eta, era berean, Arantzazuko espiritua sortzaileen arteko topaleku eta elkarrizketarako leku gisa berreskuratzea. Egonaldiak aukera emango die epaimahaiak hautatutako pertsonei, Arantzazuko testuinguruarekin eta herritarrekin elkarreraginean oinarritutako esperientzia estetiko eta biziaren bidez, erakusketa-proposamenaren sormen prozesuan sakontzeko.

 

DEIALDI IREKIKO OINARRIAK

IZENA EMATEKO FORMULARIOA BETE