AKATSAREN POETIKA. Argazki lanak aktibatzeko lantegia

CAS

argi festibala 2019 nagore legarreta

AKATSAREN POETIKA. Nagore Legarretarekin argazkilaritza tailerra

Gure zurruntasunak hautsi eta esateko dugunarekin konektatuz, argazki lanak aktibatzea da lantegiaren helburua. Bide horretan, gure begiak heziko ditugu eta gure irudimena elikatuko dugu argazkilari ezberdinen lan prozesuak eta argazki lanak aztertuta.

Sortze prozesuetan baliagarriak izan daitezkeen hainbat ideien inguruan hitz egingo dugu: geure buruari galdetuko diogu zein jarrera diren lagungarri fundamentuzko argazki lan bat aurrera ateratzeko, inprobisazioa eta malgutasunari buruz ariko gara, metaforetaz, originaltasunaz…..

Intuizioa eta inprobisazioan oinarritutako ariketak planteatuko ditugu eta emaitzei forma emango diegu argazki lan ezberdinen edizio-egituran arreta jarrita eta taldekidearen dinamika erabilita.

Norbere lana garatzen jarraitzeko proposamenak egingo dizkiogu partaide bakoitzari.

Irunen egin zen lantegiaren bideoa. Egilea: Batix Ezeiza.

https://vimeo.com/manage/260759509/general

 

Ekarri beharrekoa:

-Gehienez 25 argazkiz osatutako argazki bilduma paperean inprimatuta. Argazki bilduma martxan dagoen argazki lan baten ingurukoak izan daitezke edo parte hartzailearen artxibotik egindako aukeraketa.

-Edozein motatako argazki kamera,
mugikorra ere izan daiteke. Ordenagailua, baldin baduzue.

 

Data eta ordutegia:

Maiatzak 17, Ostirala: 18:00 – 21:00

Maiatzak 18, Larunbata: 9:30 – 13:30 / 16:00 – 20:00

Maiatzak 19, Igandea: 9:30 – 13:30

 

Parte hartzaile kopurua: gehienez 10 pertsona

Izen ematea: 90eur

 

Izen ematea eta informazio gehiago: ilunpetan@gmail.com